Getariako Udala - 25/01/2019 / 09:39:10
Ost, 25/01/2019 – 09:39
Izena emateko epea amaiturik, eta Sahatsagako Etxebizitzen oinarrietan adierazten duenari jarraituz, behin-behineko zerrendak argitaratzen dira. Datuen babesa ziurtatzeko, zerrendetan, izen-abizenen inizialak eta NANaren azken bi zenbakiak agertuko dira.
Interesdunek Udalean bertan ere kontsultatu ahal izango dituzte zerrendak.
Hurrengo urratsak:
– Aurkeztutako espedienteak Etxebidera bidaliko dira emandako datuak berresteko.
– Erreklamazioak: aurkeztutako zerrendei erreklamazioak egiteko epea 10 egunekoa da, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik; urtarrilaren 29tik otsailaren 12ra (asteartea)
– Erreklamazio epea amaituta, behin betiko zerrendak onartu eta argitaratuko dira.