Getariako Udala - 19/06/2020 / 10:25:52
Ost, 19/06/2020 – 10:25
Normalidade berrirako” Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ezarritako araudia:
1. Pertsonen artean 1,5m distantzia, bestela musukoa.
2. Garbitasun eta prebentzio neurriak: establezimendu edo eraikinaren jabeak bermatu behar ditu
3. Edukiera:
– Eraikin edo instalazioen jabeak leku ikusgarrian jarri beharko du
– Pertsonen zirkulazioa eta lekuaren antolaketa
– Hil kaperak eta lurperatzeak: hil kaperak espazio irekietan 65 perts; itxietan 30. Lurperatze edo errauste agurrean 75 perts
– Kultu lekuak: %75, kanpokaldearen erabilera udalak baimendu beharko du eta neurriak ezarri
– Ezkontzak eta antzeko ospakizunak: zibilen inguruan ez du zehazten
– Komertzioa, parke komertzialak,…: edukiera osoa, 1,5 m distantzia eta eremu komunetan %60, 65 urtetik gorakoei lehentasun ordutegia
– Merkatuak: %60, udalak eremua edo egunak gehitu ditzake
– Euskaltegi, akademia, autoeskola,…: orain arteko baldintzak, 1,5 m + 25 perts; ibilgailuak erabiltzen badira musukoekin
– Ostalaritza eta elkarte gastronomikoak: edukiera osoa, mahaien artean 1,5 m, koktel eta buffeteak 25 perts
– Hotel eta alojamendu turistikoen eremu komunak: 1,5 m bermatu beharra, ekintzak 25 perts
– Liburutegiak: edukiera %60, liburuak bueltatzean 1 aste baztertuta
– Artxiboak: eskaerak langileek bideratuko dituzte, edukiera %60, kontsulta teknologikoak posible
– Museoak, esposaketa gelak, monumentuak eta ekipamendu kulturalak: edukieraren %60, haurrentzako edo kolektibo jakinentzako ekintzak posible (aisialdirako baldintzetan), pantalla interaktiboak posible
– Zinema, kulturgune,…: edukieraren %60, 1,5 m distantzia edo musukoa
– Ekitaldi kulturalak kirolgune itxietan edo antzeko instalazioetan: edukieraren %60, 1,5 m distantzia edo musukoa, aurretiaz jezarlekua
– Ekitaldi kulturalak espazio irekietan: %60 edukiera, gehienez 1000 perts, 1,5 m distantzia edo musukoa (erromeriak,… ere, baina aurrez espazioa mugatuta)
– Jarduera fisikoa: 30 perts, kontaktu gabe, 1,5 m distantzia; kirol instalakuntzetan (igerilekuak barne) edukieraren %60, aldagela eta dutxak 1,5 m distantziarekin
– Kirol lehiaketa eta ebentoak: antolatzaileek instituzio eskudunari baimena eskatu behar diote neurrien protokolo batekin. Edukieraren %60 1,5 m edo distantzia, aurrez jezarlekua; espazio irekietan 1000 perts, espazio itxietan 300 perts. Bizikleta, arraun,… lehiaketetan 1000 perts eta musukoa
– Igerilekuak: edukieraren %60, distantzia eta markak distantzia bermatzeko
– Ehiza eta arrantza: baimenduta, distantziarekin
– Turismo aktiboa eta natura: 30perts
– Haurrentzako aisialdia: aurrekoa mantentzen da
– Hondartzak: udalek eta aldundiek edukiera mugatu dezakete distantziak mantentzeko, horreta…
4. Gizarte Zerbitzuak: egoitza eta eguneko zentroetan administrazio eskudunak higiene eta prebentzio neurriak bermatu behar ditu. Kontingentzia planak ere. GGZZen gainontzeko zerbitzuak higiene neurriak bermatuz
5. Hezkuntza: kurtsoa hasteko protokolo bat egingo dute
6. Garraioa: edukiera osoa eta musukoa dereigorrezkoa