(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

Kzgunea otsaileko zuzeneko hitzaldiak

Kzgunea otsaileko zuzeneko hitzaldiak

Ast, 08/02/2021 – 14:53

KZgunean zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen dugu YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez. Astero IKTei buruzko hitzaldi berriak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, 30 minutukoak.

Gure zuzeneko hitzaldietara joateko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea).

Gogora dezagun, gainera, hitzaldi guztiak YouTubeko gure kanalean grabatuta geratuko direla, geroratuta ikusteko.

Otsailaren urruneko hitzaldien plangintza honako hau da:

2. astea: Ludifikazioa, dena da hobea jolasten

– Otsailak 9, 19:00 – 19:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
– Otsailak 11, 19:00 – 19:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

3. astea: Google Lens. Zure kamerarekin bilatu
– Otsailak 16, 19:00 – 19:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
– Otsailak 18, 19:00 – 19:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

Zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia eskuragarri duzu hemen.


X