(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

KZgunea martxoko youtube hitzaldiak

KZgunea martxoko youtube hitzaldiak

Ost, 04/03/2021 – 14:12, KZgunea martxoko youtube hitzaldiak, Getariako Udala

 

KZgunean zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen dugu YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez. Astero IKTei buruzko hitzaldi berriak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, 30 minutukoak.

Gure zuzeneko hitzaldietara joateko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea).

Gogora dezagun, gainera, hitzaldi guztiak YouTubeko gure kanalean grabatuta geratuko direla, geroratuta ikusteko.

Martxoaren urruneko hitzaldien plangintza honako hau da:

1. astea: Bideokonferentziak egiteko aplikazioak
– Martxoak 2, 19:00 – 19:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
– Martxoak 4, 19:00 – 19:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

2. astea: Windows Linuxen aurrean
– Martxoak 9, 19:00 – 19:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
– Martxoak 11, 19:00 – 19:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

3. astea: Mugikorraren erabilera kontrolatzeko aplikazioak

– Martxoak 16, 19:00 – 19:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.

– Martxoak 18, 19:00 – 19:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

Zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia eskuragarri duzu hemen.

KZgunea

X