(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

KIROLDEGIA ZABALIK LARUNBAT ARRATSALDEETAN

KIROLDEGIA ZABALIK LARUNBAT ARRATSALDEETAN

Ost, 05/02/2021 – 13:53

KIROLDEGIA ZABALIK LARUNBAT ARRATSALDEETAN 2020ko urte amaieran, Udalak galdeketa bat egin zuen kiroldegiko bazkide eta erabiltzaileen artean. Bertan jasotako emaitzak aztertu ondoren, Udalak eta kiroldegiko arduradunek ordutegia zabaltzea adostu dute.  Horrenbestez, 2021eko otsailaren 6tik ekainaren amaierara bitartean, kiroldegia arratsaldez zabalik egongo da froga modura, 4etatik 8ak arte, hain zuzen ere. Ekainaren amaieran, balorazioa bat egingo da, bai erabilerarena bai erabiltzaile-kopuruarena. Horren arabera aztertuko da neurri hori urte osora zabalduko den ala ez.   Bestalde, galdeketan jasotako ohar eta iradokizunak kontuan harturik, goiko muskulazio-gelan bigungarria jarri da.  Amaitzeko, Covid19a pandemia dela eta, arduraz jokatzeko eta protokoloak errespetatzeko eskaera egin nahi die Udalak erabiltzaile guztiei. Bizi dugun egoera honetan, ezinbestekoa da segurtasun-neurri guztiak betetzea eta instalazioen erabilera arduratsu bat egitea. Azken finean, guztion erantzunkizuna da kiroldegia zabalik mantendu ahal izatea.  [CAS]EL