(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

KETAK EZIN IZAN ZUEN EMAITZA POSITIBORIK ATERA LASARTEKO MICHELIN ZELAITIK

KETAK EZIN IZAN ZUEN EMAITZA POSITIBORIK ATERA LASARTEKO MICHELIN ZELAITIK

Ast, 28/01/2014 – 01:00

Ez zuten partida txarra jokatu baina atearen aurrean definitzeko garaian etorri ziren komeriak. Hortzak erakutsi zizkion Ketak Ostadarri eta punturen bat lortzeko aukerak ere izan zituzten getariarrek, baina bigarren zatiko 35. minutuan sartutako golak bertan behera utzi zituen esperantza guztiak. Aurreko asteko garaipenari ezin izan zioten jarraipenik eman eta datorren astean Antzuolara joan behar izango dute puntuen bila.Bestetik, Keta B-k lortutako garaipena da albiste asteburu honetan. Mariñoren aurka 1-2 irabazita bigarren garaipena lortu dute Aitor Manterolaren mutilek.  Andoni Galarraga atean zela, lesio luze baten ondorioz harmailetan egon ondoren, bi aldiz jarri ziren aurretik getariarrak. Lehena Iker Esnalek egin zuen lehen zatiko 20. Minutuan. Baina atsedenaldira iritsi baino lehen berdindu zuten etxekoek. Hala ere, bigarrenean, Salamok beste gol bat egin eta 1-2-ko emaitzarekin garaipenaren bidean jarri ziren. 7. puntua lortu dute horrela 4 jardunaldi igaro ondoren eta gora begira jarri dira getariarrak.


X