(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

IGOGAILU BERRIA MARTXAN DA GETARIAN

IGOGAILU BERRIA MARTXAN DA GETARIAN

Ost, 12/06/2014 – 02:00

Urrats oso garrantzitsua herritar guztien eta behar gehien dutenen irisgarritasuna bermatzekoPasa den asteazkenean, Balentziaga kalea eta Erruera kalea lotzen dituen igogailua martxan jarri zen, eta Udaletik, ohar honen bidez, igogaiuaren inguruko nondik norakoak azaldu nahi dizkiegu herritarrei.Hasteko, gero eta jende gehiago bizi da herriaren goiko zatian. Eta honi gure herriaren orografia gehitzen badiogu, Udaletik beharrezko ikusten genuen Alde Zaharraren eta Berriaren arteko loturak indartzeko urratsak ematea. Bereziki, Potzuaga, Kanpaia, Magalllanes eta Sahatsaga-Goiko biztanleen eta Herri Eskolako erabiltzaileen komunikazioak erraztu nahi genituen.Lotura hori nola egin aukeratzerakoan, une oro garbi izan dugu medio egokiena igogailua dela. Izan ere, helburu nagusia herritar guztien irisgarritasuna bermatzea dugu.  Eta bereziki lehenetsi beharrekoak dira behar gehien duten pertsonak eta mugikortasun arazo larriak dituztenak. Hala nola, gurpildun aulkian daudenak, adineko pertsonak, ibiltzeko arazoak dituztenak (makuluak) edota beste edozein motako ezintasun fisikoak dituztenak. Ildo horretan, igogailuak irisgarritasun baldintza guztiak betetzen ditu,  benetan beharra duten pertsonentzat egokiena da, eta gorako zein beherako norabidean mugitzeko aukera ematen du. Horrelaxe adierazten dute herri guztietan lantzen diren Irisgarritasun Planek, eta Arartekoaren edota Nazio Batuetako Erakundearen gomendioek.Igogailuaren datu ekonomikoei dagokienez, 734.750 € kostatu da inbertsioa, baina Udalak 329.199 €-ko diru-laguntzak lortu ditu Eusko Jaurlaritzatik, eta ondorioz kostu erreala 405.551 €-koa izan da azkenean. Hemendik aurrera, berriz, urtero 3.000 €-ko mantenu kostua izango da. Aipagarria da halako inbertsioa egiteko, Udalak ez duela zorpetu beharrik izan, hau da, ez duela mailegurik eskatu beharrik izan, eta bere baliabideekin egin diola aurre. Udalaren egoera ekonomikoa pixkanaka hobetzen joan gara azken hiru urteotan, eta igogailuaren proiektua egindako bidearen adibide bat da.Azkenik, dagoeneko martxan dagoen arren, igogailuaren inaugurazioa datozen asteotan egingo dela jakinarazi nahi du Udalak, eta proiektu hau aurrera ateratzea posible egin duten guztien laguntza eskertu.