(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

MUTIL KADETE MAILAN GETARIA TXAPELDUN!

MUTIL KADETE MAILAN GETARIA TXAPELDUN!

Mar, 21/01/2014 – 01:00

Igandean 2014ko Gipuzkoako Batel Ligaren bigarren jardunaldia jokatu zen Pasai Donibanen. Eguraldi ederra izan zen, mutil infantilen estropada amaitu bitarte. Ondoren euria hasi zen eta ia estropada guztiak amaitu arte ez zen geratu. Arraunlariek hotz ederra pasa zuten, goitik behera erabat bustita.Getariako Arraun Taldeko neska-mutilek, orokorrean, aurreko astean baino askoz hobeto aritu ziren.Lehendabizi parte hartzen mutil infantilak izan genituen. Estropada nahiko polita egin zuten. Denera 17 batelek parte hartu zuten eta gure ontzia seigarren sailkatu zen, irabazlea izan den Orio A ontzitik 15 segundora.Mutil kadete mailan 24 batelek hartu zuten parte. Horietatik gureak hiru ontzi izan ziren, eta benetan emaitza oso onak izan zituzten. Irabazlea gure taldeko B ontzia izan zen. A ontziak ere emaitza ona izan zuen; laugarrena izan bai zen, ia sei segundora. Hirugarren ontzia, neska-mutilek osatutakoa, 23. postuan amaitu zuen, minutu eta lau segundora.Neska jubenil mailan gure batelak beste poz bat eman zigun. Aurreko asteko emaitza txarra erabat irauli zuten. Lau batelek parte hartu zuten, eta gure neskek bigarrenak egin zuten. Tolosaldea gailendu zen, baina hogeita hamalau ehuneko tarteagatik bakarrik. Pena izan zen; azkeneko ziaboga bitartean aurretik izan ziren, baina bertan pasa zieten irabazleek. Sailkapen honek beraien morala igoko zien ondorengo estropadetarako.Mutil jubenil mailan aurreko astekoaren antzeko emaitzak izan zituzten. 14 ontzik hartu zuten parte. Maila honetan gure taldetik bi ontzi izan genituen. Irabazlea Ilunbe A ontzia izan zen. Getaria A ontzia 5. izan zen, 19 segundotara, eta Getaria B ontzia 10.a, 49 segundotara.  Datorren igandean Errenterian ospatuko da batel ligaren 3.go jardunaldia.Aupa Getaia!!!!


X