Getariako Udala - 31/03/2021 / 13:56:46
Ast, 31/03/2021 – 10:10
“Getaria 1936-1945. Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoa” deitu zaion ikerketa lanaren emaitza aurkeztuko da apirilaren 10an.
Ikerketaren ondorioz hildako hainbat herritar berri identifikatu direnez lehendabizi, goizeko 11:00etan, hilerrian dagoen oroitarriko plaka eguneratu eta aurkeztuko da. Bertan omenalditxo txiki bat egingo zaie “Francoren altxamendu faxistaren aurka eta ondorioz hildakoei”.
Segidan, Katrapunan 12:00etan, ekitaldi baten bitartez liburuak aurkeztuko dira.
Lan honen sustatzailea Getariako Udala izan da eta laguntzaileak Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gogora (memoriaren, bizikidetzaren eta giza eskubideen institutua). Aranzadi Zientzia Elkartea arduratu da ikerketa zientifikoa eta liburua idazteaz.
Asko izan dira jaso diren lekukotza eta asko ere han eta hemengo artxiboetan eskuratu diren dokumentuak. Historia horietatik guztietatik lortutako informazioarekin idatzi dira ekitaldian bertan, eta ondoren Turismo bulegoan, doan emango diren liburuak. 500 ale banatuko dira hurbiltzen direnen artean.
Liburuek errepaso sakona egiten diote urte haietan Getarian, edo getariarrek, bizitakoei: fusilatuak, kanporatuak, espetxeratuak, hildakoak, jazarriak… ahanzturan egon den guztia azalerazten saiatu gara; egiariari eta erreparazioari bide ematen.
Hilerriko eta Katrapunako ekitaldiek askatasunaren alde dena eman zutenen herritarren konpromezua aitortu nahi ditu.
Getariarrei bertaratzeko gonbitea luzatzen diegu.
