(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

Gazteak, aisialdia, kulturgunea. Prozesu publiko-komunitarioaren aurkezpena

Gazteak, aisialdia, kulturgunea. Prozesu publiko-komunitarioaren aurkezpena

Gaur egun herriko gazteen aisialdi eta kultura parte-hartzailerako gune berri baten diseinua Udalaren mahai gainean dago, eta horretarako herriko gazte eta eragile desberdinekin hausnarketa kolektibo bat abiatuko da udazken honetan. Zehazki, parte-hartze eta adoste prozesu bat gauzatuko da urria eta otsaila bitartean, herriko gazteen, eragile anitzen eta Udalaren artean, Talde Motore batek gidatuta. Prozedura honen informazio saioa egingo da irailaren 21ean, larunbata, goizeko 10:30etan, Ulpiano Etxean.

Prozesuaren abiapuntu moduan, herriko gazteen bizimodua zein aisialdi eta partaidetza ohiturak ezagutu nahi dira eta, horretarako, galdetegi bat zabaldu da. Galdetegia online formatuan bete daiteke, eta Getariako 16 eta 30 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta badago ere, parte hartu nahi duen orok bete dezake. Galdetegia betetzeko epea urriaren 2an bukatuko da eta erantzunak guztiz anonimoak izango dira.

Galdetegia: https://labur.eus/getaria_gazte


X