(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Lar, 01/12/2018 – 14:25

Euskararen egoeraz hausnartzeko GUNEA

Datorren astelehenean, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Halaber, Euskaraldia ekimenaren amaiera eguna izango da. Horren harira, euskararen egoeraz eta etorkizunari begirako erronkez hausnartzeko gunea sortuko da Getariako Alondegian, besteak beste, euskarazko komunikabide ezberdinetan argitaratutako albisteekin osatua.

Euskararen egoeraz hausnartzea eta hausnarketa horiek elkarrekin partekatzea izango da ekimenaren helburua.

Egun guztian zehar, Alondegian.

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA – EGITARAUA:
☺ ABENDUAK 1, larunbata
– 21:00etan, Getaiko Gaztetxian, BERTSO-AFARIA.
Bertsolariak: Danel Olano, Libe Goenaga, Aitor Salegi eta Ximon Aranguren.
☺ ABENDUAK 3, astelehena “ EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA”
– Euskaraldia ariketa eta Getariako eta Euskal Herriko ezagutza eta erabilera datuak oinarri, norberak bere baitan hausnartu eta, nahi izanez gero, hausnarketa partekatzeko gunea sortuko da.
– Iturzaeta Herri Eskolak “Euskararen Eguna” ospatuko du: 15:15ean, plazara jeitsiko dira txistulariekin. Ondoren, bertsoak, abestiak txistularien laguntzaz, Euskaraldiko dantza, fandangoa eta arin arina eta muxikoak.
*** Eguraldi txarra egiten badu, eskolan bertan egingo dute.
☺ ABENDUAK 16, igandea
– ANTZERKIA: “ZOAZ PAKE SANTUAN” antzezlana, Txalo konpainiaren eskutik.
19:00etan eskolako aretoan.
Aktoreak: Ane Gabariain / Mikel Laskurain Zuzendaria: Begoña Bilbao
Sarrera: 5 € — abenduaren 3tik aurrera Informazio bulegoan salgai. Antolatzailea: Getariako udala – euskara saila.


X