(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

EUSKARA IKASTEAGATIK DIRU-LAGUNTZAK

EUSKARA IKASTEAGATIK DIRU-LAGUNTZAK

Ast, 29/06/2020 – 11:42

Euskara ikasteagatik diru-laguntzak

2019-2020 ikasturtean euskara ikasten jardun duten herritarrek diru-laguntzak eska ditzakete.

Baldintza hauek bete beharko dituzte eskatzaileek: batetik, ikastaroa jaso bitartean udalerrian erroldatuta egotea, eta bestetik, ikastaroko orduen %80 jaso izana.

Diru-laguntza jaso ahal izateko, eskatzaileek agiri hauek aurkeztu behar dituzte udaletxean, uztailaren 15a baino lehen:

– NANaren kopia bat.

– Ikasle-agiriaren edo langabe-txartelaren kopia bat, izanez gero.

– Matrikularen ordainagiria.

– Ikastaroa egin izanaren eta asistentziaren egiaztagiria, ikastaroa eman edo antolatu duen erakundeak egina


X