EUSKARA ESKOLAK GETARIAN
Getariako Udala - 14/09/2020 / 21:04:07
Ast, 14/09/2020 – 21:04
Zuk zeuk edo zure ingurukoren batek euskara hobetzeko edo ikasteko beharra badu, orain duzue aukera: Getariako Udalak diruz lagundutako eta zuen ordutegi eta beharretara moldatutako klaseak eskainiko dira urritik aurrera Getarian bertan, horretarako gutxieneko taldea sortzen bada.
Informazioa eta izen ematea:
Egunak:
Asteazkena irailak 16 eta irailak 23, 17:00etatik 20:00etara.
Astelehena irailak 21ean, 10:00etatik 13:00etara.
Lekua: Getariako Alhondegian.