(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

Elkano 500

1519 / 1522 - Elkanok munduari lehenengo aldiz bira eman zioneko 500. urteurrena.

Euskadi around the world, again

Orain 500 urte euskaldunok ilargian izan ginen.

Getariako itsasgizon batek munduari bira eman zion lehenengo aldiz. Ilargira egin zen lehenengo bidaiarekin aldera daitekeen balentria horren urteurrena ospatzeko itsasgizon haren izena marka bihurtu dugu: Elkano; gainera, euskaldunek gizateriari egindako ekarpenari balioa ematen zaio.

Balentria ikaragarri hura posible egin zuten balioen sinboloa da Elkano, besteak beste  aurkikuntzekiko interesa, euskaldunak bereizten gaituen indarra eta ausardia eta itsas-teknologia aurreratuenari buruzko ezagutza, garaiko itsasontzi onenak eraikitzera eraman gintuena.

Balio horiek definitzen dituzte oraingo euskaldunak ere; gure historiaren  ildo nagusia dira, eta, egun, baliagarriak izan behar dute urteurrena aukera bat izan dadin kultura, ekonomia eta gizartea garatzeko.

Elkano bizigarri  integratzailea eta probokatzailea da. Gure balio propioaren ezagutza handitzen eta mundu osoko pertsonen aintzatespena lortzen lagunduko digu, baina horretarako gurekiko harridura eta gu hobeto ezagutzeko nahia piztu behar dugu besteengan.

Elkanori eskerrak, 500 urte geroago munduari berriro bira ematearekin amets egiten dugu.

 

Bisitatu ELKANO fundazioaren webgunea eta eskuratu Elkanoko lehen munduarekin lotutako gure proiektu eta jarduerei buruzko informazioa.

 

X