(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

DOAKO AUTOBUS ZERBITZUA GETARIATIK KURSAAL ESZENAREN BAITAN, “ERRAUSKINE” EMANALDIA IKUSTERA JOATEKO

DOAKO AUTOBUS ZERBITZUA GETARIATIK KURSAAL ESZENAREN BAITAN, “ERRAUSKINE” EMANALDIA IKUSTERA JOATEKO

Maiatzaren 29an, astezkena, izango da 19:30etik hasita. Getariatik autobusean joan nahi dutenek aurrez egin beharko dute erreserba 943 140957 telefonora deituta edo infoturismo@getaria.eus helbidera idatzita. Erreserbak maiatzaren 24ra arte egin ahalko dira, eta autobusa 18:20ean aterako da autobus geltokitik.

Kontzerturako sarrera, berriz, norberak eskuratu behar du hemen;

NOIZ: Maiatzak 29 (asteazkena, 19:30)
NON: Kursaal Auditorioa

“Errauskine” 

Les Ballets de Monte-Carlo

Jean-Christophe Maillot, koreografia eta zuzendaritza

Serguei Prokofiev, musika

*** Montecarloko Balleten koreografoa eta zuzendaria den Jean-Christophe Maillotek Perraulten ipuin ezaguna berreskuratuko du eta, bere usadiozko gozotasuna kenduz, ikuspegi hunkigarria eskainiko du, desagertzen diren pertsonek geratzen direnaen etorkizuna nola eraikitzen duten aztertuz.

Sarrerak: 50 / 40 / 32 / 26 / 11 €

———-

Prozedura:
– Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi beharko dute kontzerturako sarrera: https://www.kursaal.eus/eu/agenda/les-ballets-de-monte-carlo-la-cenicienta/ 
– Behin sarrera erosita, interesdunek, nahitaez, euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute: infoturismo@getaria.eus / 943 140957

Zumaia: alondegia@zumaia.eus / 943 861056
Getaria: infoturismo@getaria.eus / 943 140957
Zarautz: kultura@zarautz.eus / 943 005120
Orio: orioturismo@gmail.com / 943 835565

– Autobusa ordutegia: 18:20, Getariako autobus geltokitik.

Zumaia: 18:10, zineko autobus geltokia
Getaria: 18:20, autobus geltokia
Zarautz: 18:30, Sanz Enea autobus geltokia
Orio: 18:40, autobus geltokia

– Ordu Gaztea/Langabetuak: langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da (Getaria: 943 140957). Behin beharrezko erreserbak eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina (Ordu Gaztea) edo lan egoera (Langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).
– Izena emateko epea (autobusa/ Ordu Gaztea) maiatzaren 24an amaituko da.
Oharra: Gutxienez 15 pertsonako talde bat ez bada osatzen, eskaintza bertan behera utziko dugu (erositako sarreren dirua bueltatuko da hori gertatuz gero).


X