(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

COVID- 19, OSASUN ZENTROKO LANGILEAK GETARIARREI GUTUN IREKIA

COVID- 19, OSASUN ZENTROKO LANGILEAK GETARIARREI GUTUN IREKIA

Ast, 27/04/2020 – 19:47

Osasun Zentroko osasun-langile guztien izenean, lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiegu Getariako herritar guztiei, koronabirus pandemia egoera honetan izandako jokabideagatik.

 

Gehienok ardura handiz jokatu duzue, eta osasun-zerbitzuak zentzuz eta zuhurtziaz erabili dituzue, gure gomendio guztiak betez

 

Sakrifizio garrantzitsua izan da guztiontzat. Denontzat konfinamendua, etxetik ezin irtetea jarduera jakin batzuetarako izan ezik. Eta gaixotasuna pairatu behar izan duten herritar, senide eta lagunentzat gainera, sufrimendua eta beldurra. Mingarriena baina, 3 herritar hil izana izan da. Ahaztu gabe doa egoerari buelta emateko hartu diren erabakiek sortu dituzten, eta sortuko dituzten, ondorio ekonomikoak.

 

Hartutako erabaki berriei esker, atzodanik, eta arau jakin batzuk betez, 14 urtetik beherako haurrek (hau da, 14 urte beteak dituztenak ez dira kasu horietan sartzen) kalera atera ahal dute:

 

  • Guraso batekin bakarrik atera daitezke (aita, ama edo zaintzailea, gurasoen baimena badu).
  • Ordubete baino ezin dira irten, 9: 00etatik 21: 00etara.
  • Etxetik kilometro 1 baino gutxiagora irten daitezke.

 

Kutsatze eta konplikazio gehiago saihesteko oso garrantzitsua da arau horiek betetzea.

 

Gurasoek kalera irten aurretik umeekin hitz egin beharko zenukete, eta behin eta berriz esan beharko zeniekete garrantzitsua dela ez musukatzea, lagunak ez besarkatzea, eta guztiek, haurrek eta gurasoek, beste guraso eta haurrekin topo egitean 2 metroko segurtasun-distantzia mantendu behar duzuela.

 

Oso garrantzitsua da etxetik irten aurretik eta itzultzean eskuak ondo garbitzea, bai haurrek eta baita gurasoek/zaintzaileek ere, eskularruak eraman ala ez.

 

Maskarilla eramatea ez da derrigorrezkoa. Baina eraman ezkero, gogoan izan garrantzitsua dela maskarillak jantzita eramateak ematen duen segurtasun-sentsazio faltsua saihestea: Berdin mantendu behar dira bai segurtasun-distantzia baita eskuak maiz garbitzearen aholkua.

 

Jakina, ez lukete kalera atera behar COVID19ko sintomak dituzten haur edota gurasoek; edo gaixoekin kontaktuan daudenek.

 

Eta guztiz gomendagarria izaten segitzen du aitona-amonek, pertsona immunodeprimituek eta arrisku-faktoreak dituzten pertsonek ahal den neurrian haurrekin kontakturik ez izatea.

 

Atzo, hilabete bat baino gehiago beren senitartekoak ikusi gabe dauden Osasun – Langileek, lan-txandak bikoiztu dituztenek, ZIUetan kasu oso larriak ikusten ari diren langileek, amorrua adierazi beharrean aurkitu ziren guztiz ardura gabe jokatzen ari ziren guraso gutxi horiek ikustean, esfortzu eta sufrimendu handiz lortu dugun egoera arriskuan jarri baitzuten.

 

Ez da erlaxatzeko unea. MESEDEZ, JARRAITU ARDURATSU IZATEN, OSASUN-ZERBITZUENGATIK, GIZARTEARENGATIK, ETA BAITA ZU ETA ZUEN FAMILIENGATIK ERE.

ESKERRIK ASKO !!!!