URTARRILAK 30eko PLENOAN HARTUTAKO ERABAKIAK ETA BOZKETEN EMAITZAK

Iga, 31/01/2021 - 11:17

Hauek izan ziren alderdi erabakitzailean eztabaidatutako gaiak eta bozketen emaitzak. 1.-Makibar bezala ezagutzen dugun eremua publiko bilakatzeko prozedura.Herriko Arau Subsidiarioek jasotzen dutena eta errealitatea ez datoz bat. Jabeekin elkartu eta adostasunak bilatzen ari da Udala eremua pribatuak publiko bilakatzeko. Aurreko plenoetan etxe-bloke batzuekin egin bezala oraingoan Balenziaga 1, 3, 5, 11, 13 eta Lormendi 2koak izan ziren.    • Aho batez onartu zen. 2.-2008tik zetorren 700.000 €-ko kreditoaren amortizazioan, falta ziren 153.351 € ordaintzea. Udal Teknikariak zorra kitatzeko gomendioa egin zuen abenduan. Udal Gobernuak ontzat eman eta abendua eta urtarrileko Batzorde Informatikoetan landu zen gaia. Kontrakorik ezean berau Plenora eraman eta kreditu aldaketa batekin hori kentzea proposatu zen. 2020 urtea gogorra izan da. Aldundiak hainbat diru-laguntza kendu  eta Udalaren finantziazioan oso garrantzitsua den Fondo Forala murriztu zuen (ia 300.000€ gutxiago). Momentu gogorrak bizi arren, eta egindako kudeaketa ezker, 2020ko amaieran, gerakinean 500.000€ inguru daude. Horrek bide eman digu 2008tik zetorren zorra kitatu eta inbertsioetarako urtero 53.000€ gehiago izateko. 2021ari begira Getariako Udalak aurrekontutan jasotako inbertsioak gauzatzeko lehen urratsak ematen hasi da.    • EH Bilduren 6 aldeko bozka eta EAJren 5 abstentzioarekin onartu zen. 3.-Tonpe Getariako Guraso eta Lagunak elkartearekin hitzarmena:Honekin Guraso Elkartearen esku zegoen eraikina herriarentzat izango da.  Udala, Foru Aldundia eta Jaurlaritzarekin elkarlanean eta  Elkanoren mundu-biraren urteurrenaren harira, eraikin hori eraberritzeko proiektu bat garatzen ari da. Hitzarmenak guraso elkarteak egindako proposamena jasotzen du; herriko elkarte eta eragileentzat eraikinaren azkenengo pisua gela anitza bihurtzea.    • Aho batez onartu zen  (CAS)En el aspecto decisorio se encontraban los siguientes puntos: 1.-Procedimiento de publificación de la zona conocida como Makibar.Lo que recogen las Normas Subsidiarias del pueblo y la realidad no se corresponden. El Ayuntamiento se ha renido con los propietarios y busca consensos para hacer públicos los espacios que en la actualidad constan como privados. Al igual que se hizo en anteriores plenos con otros bloques de la urbanización, en esta ocasión se lleva a pleno el acuerdo logrado con los bloques de Balenziaga 1, 3, 5, 11, 13 y Lormendi 2.• Se aprobó por unanimidad. 2.-Pago de 153.351 € para la amortización del crédito de 700.000  procedente del 2008.Por recomendación de los Técnico Municipales se procede a la cancelación de la deuda. El tema fue tratado en las Comisiones Informáticas de diciembre y enero y se propuso trasladarlo a Pleno la aprovación de la modificación de crédito para proceder en el pago.El año 2020 ha sido duro. La Diputación suprimió varias subvenciones y redujo el Fondo Foral, muy importante para la financiación del Ayuntamiento, en casi 300.000 €. A pesar de los duros momentos vividos y debido  de la gestión realizada, a finales de 2020, el remanente municipal se sitúa en torno a los 500.000 €.Esto nos ha permitido saldar la deuda que venía de 2008 y disponer de 53.000 €anuales más para inversiones.El Ayuntamiento de Getaria ha comenzado a dar los primeros pasos para materializar las inversiones presupuestadas de cara a 2021.• Se aprobó con 6 votos a favor de eh Bildu y 5 abstenciones del PNV. 3.- Convenio con Tonpe Getariako guraso eta Lagunak:El edificio ubicado al lado de la parróquia, estaba en manos de la Asociación de Padres y Madres. Con el convenio firmado  será de propiedad municipal. Señalar que elgobierno municipal, en colaboración con la Diputación Foral y el Gobierno Vasco y con motivo del aniversario de la primera cicumnavegación de Elkano, está desarrollando un proyecto de reforma de este edificio. El convenio recoge la propuesta de la asociación de padres y madres de convertir el último piso del edificio en una sala abierta para las asociaciones y agentes locales.• Se aprobó por unanimidad