Salbatoreak 2019; aurten ere Getariako Konpartsa.

Lar, 27/04/2019 - 08:07

<>

Kaixo,kaixo!

80ko Hamarkadan jaiotakoa edo 80ko Hamarkadaz gozatu zuen horietakoa al zara? Momentu hartako bizipenak, dantzak, emozioak, arropa, giroa… gogora ekarri nahi?

Dagoeneko bi urte pasa dira, eta ba dator aurtengo Getariako Konpartsa! Oraingoan, gainera, batzordea eraberrituta. Gogotsu hartu dugu lekukoa eta ateak zabalik ditugu konpartsa eta antolakuntza gustuko dituen ororentzat.

18 urte baino gehiago al dituzu eta herriko ekintza handienean parte hartzeko prest al zaude? Etxeko sofan,inork ikusten ez zaituenean,jo eta su dantzan ibiltzen al zara bizilagunak izorratuaz,edota musika entzuterakoan barrua dantzan hasten zaizun horietako al zara?
Aurtengoan, aurreko urteetan eszenatokira begira egon zaretenoi eszenatokirako jauzia ematera animatu nahi zaituztegu. Ahaztu adina, dantza-maila, lotsak… Salbadore eguna dantzan amaitzea eta moilatik frontoira uneoro disfrutatzea dira gure helburuak. Konpartsa adin guztietara zabaldu nahi dugu! Abuztuaren 6an herriak egin behar du dantza, ez soilik gaztetxoenek. ANIMATU!!!

Izen ematea apirilaren 29tik maiatzaren 10ra izango da, udal bulegoan edota hurrengo helbide elektronikora mezu bat bidalita: getaikokonpartsa@gmail.com
Informazio bilera bat egingo dugu maiatzaren 6an,18:30tan Alondegian.

Gogoratu, izena bikoteka (neska-mutil) eman behar dela eta, gutxienez, bietako batek getariarra izan behar duela (jaioterria edo bertan erroldatuta egotea). Entseguak maiatzaren azken astean hasiko dira.

ANIMATU ETA GOZATU, HERRITARRAK MARTXAN ETA DANTZAN!!!

Getariako Konpartsa 2019