SAHATSAGA KALEAN ERAIKIKO DIREN BABES OFIZIALEKO ETXE ETA ETXE TASATUEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA.

Ost, 25/01/2019 - 09:39

Izena emateko epea amaiturik, eta Sahatsagako Etxebizitzen oinarrietan adierazten duenari jarraituz, behin-behineko zerrendak argitaratzen dira. Datuen babesa ziurtatzeko, zerrendetan, izen-abizenen inizialak eta NANaren azken bi zenbakiak agertuko dira.

Interesdunek Udalean bertan ere kontsultatu ahal izango dituzte zerrendak.

Hurrengo urratsak:

- Aurkeztutako espedienteak Etxebidera bidaliko dira emandako datuak berresteko.

- Erreklamazioak: aurkeztutako zerrendei erreklamazioak egiteko epea 10 egunekoa da, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik; urtarrilaren 29tik otsailaren 12ra (asteartea)

- Erreklamazio epea amaituta, behin betiko zerrendak onartu eta argitaratuko dira.