MENDI-ASTEA -- Azaroak 13-19

Ost, 09/11/2017 - 13:59

AZAROAk 13-19 --- MENDI-ASTEA

- AZAROAK 13: IPAR MARTXA. IBILTZEKO ERA BERRI BAT (gaztelaniaz).
Hizlaria: Marijo Villalba
19:00etan, Alondegian.
Edukiak: Zer da Ipar Martxa / Jatorria eta historia / Ipar martxaren bastoiak erabiltzeak dakarren abantailak eta onurak / Material espezifikoa: bastoiak / Egungo egoera / Azalpen praktikoak.

- AZAROAK 15: PUSCANTURPA (PERU) – Ihintza Elsenaar. Perun dago Puscanturpa mendia. Bost lagunek bidaiatu zuten bertara, tartean Elsenaarek, mendiko pareta batean bidea irekitzeko asmoz. Hamabi egunez ibili ziren paretan gora eta behera, eta bizitako esperientziak kontatuko dizkigu.
19:00etan, Alondegian.

- AZAROAK 16: ESKALADA BASATIAK TURKIAN – Gorka Lertxundi / Alberto Fernandez. 2016ko udazkenean Alberto Fernandez (Elgoibar) eta Gorka Lertxundi (Zarautz) Turkiako Aladaglar eta Dedegol mendikatetan burutako hainbat haitz eskalada alpinoen aurkezpena. Tartean “Zu” izeneko 500 metroko bidea zabaldu zen Dedegoleko horman.
19:00etan, Alondegian.

- AZAROAK 18: I. GETARIAKO MENDI DUATLOIA, 15:00etan, Askizun.

- AZAROAK 19: KANTABRIA MENDILERRORA IRTEERA: BERNEDO – SAN TIRSO – BILAR.
Bernedo (709 m) – San Tirso (1.276 m) – Bilar (540 m)
Ondoren, BAZKARIA Biasterin (Laguardia).
Irteera: 06:00etan
Izen emateko azken eguna: Azaroak 16, osteguna, Turismo Bulegoan (tel. 943140957)

Departamento: