MENDI-ASTEA 2020: MENDI TOUR Mendi Filmeko onena.

Ast, 12/10/2020 - 00:46
Fecha: 
Igandea, 18 Urria, 2020 - 18:30

MENDI-ASTEA 2020

URRIAK 18, igandeaMENDI TOUR Mendi Filmeko onena. 18:30ean, Iturzaeta aretoan.

*** Sarrera doan, aurretik izena eman (edukiera mugatua).

Urriaren 12tik aurrera. Getariako turismo bulegoan izena eman edo 943 140 957 telefonora deitu. Egunean bertan, emanaldia hasi baino ordu bete lehenago.

 

'HARRIA HERRIA' - 2019ko MF-eko Sail Ofiziala - 7'

Dantza bertikalaren estetika eta ikusgarritasuna, gizakiak suntsitutako espazio natural batera ekarria: harrobiko horma lakarrak leunduz, dantzaren edertasuna. Emakumea protagonista bertan: soketatik zintzilik, eskalatzeko grina antzeztuz, dantzaren espresio librerako. Eta harria jasotzen bailego, Herria berdintzen. Emakumea, ea ausaz, hura egungo gizartean hartzen ari den espazioaren aitortzan baizik. Fusioan, txalaparta eta kantura ekarritako poesia gehituko zaizkio.

https://mendifilmfestival.com/MFF/index.php/eu/2016-08-31-17-40-33/mendi...

'NEBULA' - 2019ko MF-eko Film Labur Onena - 13'

Reuben Krabbe argazkilaria grabatuko dute bi urtez mamitu duen plana gauzatzen duen bitartean: gau garbian, eskiatzailea harrapatu nahi du haren objektiboak, izarrarteko espazio sakon bat atzean duela.

https://mendifilmfestival.com/MFF/index.php/eu/2016-08-31-17-40-33/mendi...

'CHOLITAS' - 2019ko MF-eko Epaimahaiaren Saria - 80'

Boliviako bost emakume indigenek espedizio berezi bat egingo dute. Acongagua, Ameriketako mendirik garaiena, igon nahi dute, askatasun eta  ahalduntze erakusle gisa. Haien itxura deigarria da osa: gona tradizioanalak jantzita eskalatzen dute. Ez dira eskalatzaile hutsak, mendian libre, zoriontsu eta bizirik sentitzen diren emakume adoretsuak baizik. Abentura honek, emakume izaera inspiratzailea erakutsiko dio munduari eta, bidenabar, tradizioa zaintzeko eta ama naturarekin harremanetan jartzeko bide bat.

https://mendifilmfestival.com/MFF/index.php/eu/2016-08-31-17-40-33/mendi...

 

 

Departamento: