MENDI-ASTEA 2020: 'INCOGNITA PATAGONIA'. Abentura eta Zientzia.

Iga, 11/10/2020 - 23:28
Fecha: 
Osteguna, 15 Urria, 2020 - 19:00

MENDI-ASTEA 2020

URRIAK 15, osteguna:

'INCOGNITA PATAGONIA'. Abentura eta Zientzia.

Eñaut Izagirre, glaziologoa eta mendizalea.

HITZALDIA eta PELIKULA, 19:00etan, Iturzaeta aretoan.

*** Eñaut Izagirre geografo elgoibartarrak, Ibai Rico eta Evan Milesekin batera, Txileko Pagagonian barrena, esploratu gabeko lur eremuetan egin zuen espedizioa da Incognita Patagonia.

Patagoniako azken izotz zelaiaren esplorazioa

Incognita Patagonia alor anitzeko esplorazioa da: eskalada, glaziarren kartografia, eta Cloue izotz zelaiaren zeharkaldia (Hoste irla, Hegoamerikako hego puntan) uztartzen dituen ikerketa historikoa. Mendizaletasunaren ikuspegitik, Patagoniako eremu ezezagun batean egiteke zegoen erronka ba. Eñaut Izagirre, Ibai Rico eta Evan Miles dira espediziokideak, National Geographic-en Gazte Esploratzaileen programak eta Bilbao Mendi Film Festivalak babestutako abentura honetan.

Incognita Patagonia espedizioan jasotako irudiekin, espedizioari buruzko filma zuzendu du Eñaut Izagirrek.

https://www.getaria.eus/eu/content/mendi-astea-2020-incognita-patagonia-...