J.S.ELKANO XAKE TORNEOA, Berdura plazan.

Ast, 24/04/2018 - 12:43
Fecha: 
Larunbata, 5 Maiatza, 2018 - 10:00

J.S.ELKANO XAKE TORNEOA

Maiatzaren 5ean, goizeko 10:00etan, hasiko da Elkano xake klubak antolatu duen J.S.Elkano Xake Torneoa. Bertan, herri eta herrialde desberdinetako klubak elkartuko dira adiskidetasun torneo batean lehiatzeko. Bi taldetan banatuko dira hamalau taldeetako lau partaideak elkarren aurka partida azkarrak jokatzeko. Garaileak sailkatuko dira eta bi taldeen arteko lehiaketa ondoren sari banaketa izango da.
Kategori eta maila desberdinetako jokalariak neurtuko dituzte beraien indarrak. Horrela, baietza eman dute Errioxako lehiaketan garailea izan den “Sociedad ajedrecistica de Logroño”, Cantabriako Ohorezko ligan hirugarren geratu den “Salcedo Piélagos”, Euskal ligan Ohorezko mailara igo den Nafarroako Oberena, Arabako ligan hirugarren geratu den “Martintxo”, bertakoa da jubenil mailan Euskadiko txapelduna izan den Aritz Morante, Gipuzkoako maila ezberdinetan aritu diren Azkoitiko “Anaitasuna Kakute”, Azpeitiko “Xaputarrak”, Arrasateko “Arlutz”, Zarauzko “Kirol elkartea”, Getariako “Elkano kluba”, Elorrioko “Zaldi baltza”, Billabonako xake taldea, Donostiako “Fortuna”... besteak beste.
Arbitro baten agindupean arituko dira Getariako Berdura Plazan jendeaurrean eta eguerdiko ordubiak inguruan, sari banaketa amaitutakoan herriko elkarte batean bazkaria izango dute.
Horrela aurten sortu berria den Getariako “Elkano xake klubak” jarraipena eman nahi dio xakea gure herrian zabaltzeko asmoari eta datorren urterako Gipuzkoako lehiaketarako prestaketari. Hirugarren mailan aritu dira aurten eta igoera eskuratu nahi dute hurrengoan.