III. EUSKAL KOSTA KROSA ERDI MARATOIA 2019

Lar, 17/08/2019 - 14:01
Fecha: 
Larunbata, 28 Iraila, 2019 - 17:00

III .EUSKAL KOSTA KROSA ERDI MARATOIA

https://zarauzkohitza.eus/zarautz/1564416857800-izena-eman-daiteke-iii-e...

Zabalik dago izen-ematea
Irekita dago III. Euskal Kosta Kroserako izen-emate epea. 16 urtetik gorako edonork eman dezake izena maratoi erdiko distantzian (21,097 kilometro) jokatuko den lasterketa honetarako. Lasterketarako izena emateko aukera gaurtik irailaren 24ra arte izango da. Hain zuzen ere, abuztuaren 31ra bitartean, inskripzioa 20 euro ordaindu beharko da. Irailaren 1etik 24ra bitartean, berriz, 25 euro. Izen ematea www.kronoak.eus webgunearen bitartez egin beharko da.

Lasterketa Getariako frontoitik abiatuko da. Zumaiako norabidean, Zumaiako Arraun Elkartearen egoitza ondotik Mendaro Marinela kalera eta ibaira doan parkea zeharkatuko da. Amaia plaza inguratu ondoren, Alondigatik Erribera kalea gurutzatu eta Pantxita Etxezarreta kaletik aterako dira korrikalariak Zumaiatik.
Jarraian, N-634 errepidetik Zarautzeraino joan eta Kale Nagusian sartu eta San Frantzisko kaletik Nafarroa kalera arte joan beharko dute lasterkariek; berriro ere Getariara itzultzeko. Lasterketa amaiera Malkorbe hondartzarako bidegurutzetik igaroko da; portura jaitsi, Artzape eta elizarako aldapa hartu eta ezkerretara kale Nagusian gora udaletxe alboan amaitzeko.

Argibideak eta izen-ematea

http://www.kronoak.eus/

Lasterketari buruzko informazio guzti (araudia, izen-emateari buruzko argibideak nahiz ibilbidea) www.euskalkostakrosa.eus atarian izango da eskuragarri abuztuaren lehenetik aurrera.