EUSKARA IKASTEAGATIK DIRU-LAGUNTZAK

Ast, 29/06/2020 - 11:42

Euskara ikasteagatik diru-laguntzak

2019-2020 ikasturtean euskara ikasten jardun duten herritarrek diru-laguntzak eska ditzakete.

Baldintza hauek bete beharko dituzte eskatzaileek: batetik, ikastaroa jaso bitartean udalerrian erroldatuta egotea, eta bestetik, ikastaroko orduen %80 jaso izana.

Diru-laguntza jaso ahal izateko, eskatzaileek agiri hauek aurkeztu behar dituzte udaletxean, uztailaren 15a baino lehen:

- NANaren kopia bat.

- Ikasle-agiriaren edo langabe-txartelaren kopia bat, izanez gero.

- Matrikularen ordainagiria.

- Ikastaroa egin izanaren eta asistentziaren egiaztagiria, ikastaroa eman edo antolatu duen erakundeak egina.