(EUS) COVID-19 DELA ETA, GETARIAKO UDALAK ETA UDAL ELKARTEAK HARTUTAKO NEURRI EKONOMIKOAK

Ast, 31/03/2020 - 10:35

Covid-19 birusak herritarrengan sortutako zama ekonomikoa arintzeko helburuarekin fiskalitatearen inguruko erabakiak hartu dira:

1) Udal-zergen ordainketa etetea eta alarma egoera amaitzean ordainketa egutegi berria finkatzea; hori dela eta hurrengo asteetan ordaindu beharreko Ibilgailuen Gaineko Zerga atzeratu egingo da.

2) Udalaren erabakiz, udalak esleitutako zerbitzuak ez dira etengo.

3) Polikiroldegiko arduradunak eta udalak ondorengoa adostu dute:

>> Polikiroldegiaren esleipen kontratua ez etetea.

>> Kuotadun bazkideak, polikiroldegiak itxita jarraitzen duen bitartean, kuotarik ez ordaintzea;

>> Ikastaroko saioak ahal bada berreskuratu egingo dira; bestela, emandakoak solik ordaindu beharko dira.

>> Dudaren bat sortuko balitz Udaleko Kirol saila edo Polikiroldegiko arduradunekin ipini kontaktuan.

4) Terrazen zerga: Covid-19 dela eta itxierak irauten duen denoboran, zoru-publikoaren erabilera zerga ez da ordaindu beharko.

5) Zabor Zergen Tasak
Urola Kostako Udal Elkarteak, Getariako Udalaren oniritziarekin, ondorengo erabakiak hartu ditu:

>> HERRITARREI
Atzeratuko egingo da zabor zerga ordaintzeko epea eskualdeko zergadun guztientzat. Udal Elkarteak erabaki du atzeratzea etxeko hondakinen bilketa zerbitzuaren gaineko tasaren diru-bilketa prozesua.

>> MERKATARI, HOSTALARI ETA JARDUERA EKONOMIKOA DUTENETZAT
Merkataritzako saltoki txikiak, ostalaritza eta turismo-sektoreko, nahiz bestelako enpresak ixteko aginduren ondorioz, inolako diru-sarrerarik ezin sortuta diren eskualdeko eragileei zabor tasarik ez aplikatzea jarduna etenda duten bitartean. Hau da, itxieraren ondorioz, jardun-etenaren epealdian, ez da zabor tasarik aplikatuko eskualdeko eragile ekonomikoengan.

6) Autonomo eta zerbitzuen sektoreko profesionalentzat laguntza-neurriei buruzko informazioa eta aholkularitza zerbitzua.

Erakunde desberdinetatik (Estatuko Gobernua, Jaurlaritza, Foru Aldundia...) Covid-19aren krisiak sektore hauengan sortutako ondorio ekonomikoak arintzeko hainbat laguntza eta prestazio zehatz onartu dituzte.
Udal Elkarteko Garapen Agentziatik eta Getariako Udaletik, laguntza hauei buruzko Aholkularitza Zerbitzu Berezia sortu da.

Edozein zalantza argitzeko:
Getariako Udala 943 89 60 24 - udala@getaria.eus
Udal Elkartea 943 89 08 08 - harrera@urolakosta.eus