ELKANO FUNDAZIOAREN 2021EKO EGITARAUAREN AURKEZPENA - PRESENTACIÓN DEL PROGRAMA PARA EL 2021 DE LA FUNDACIÓN ELKANO

Ast, 03/05/2021 - 11:28

[EUS]

ELKANO FUNDAZIOAREN 2021EKO EGITARAUAREN AURKEZPENA

Apirilaren 29an aurkeztu zuten Elkano Fundazioaren 2021. urteko egitaraua. Aurkezpenean izan zen Haritz Alberdi Getariako alkatea eta Fundazioko lehendakaria, Ion Irurzun Fundazioko zuzendariarekin eta Fundazioko beste kideekin batera: Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Harkaitz Millan Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol diputatua, eta Lourdes Salsamendi Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakaria.

EGITARAU ABERATS ETA ASKOTARIKOA

Egitarau aberats eta askotarikoa prestatu da, Euskal Herriko eta beste lurralde batzuetako (besteak beste, Txileko eta Andaluziako) eragile eta erakundeekin elkarlanean. Itsasoari lotuta bizi diren herrien ondare komuna baliatu nahi da, gure herriaren eta lehen mundubirarekin lotura duten beste herrien arteko harremana estutzeko, bai eta gizateriaren historia aldatu zuen gertaeraren inguruko ezagutza berriak sortzen jarraitzeko ere.

EZAGUTZA BERRIAK

Antolatu diren ekimenetan, jolas-, akademia- eta dibulgazio-jarduerak konbinatzen dira. Herrialde desberdinetako kultura-aniztasuna ikusaraztea, lurralde historiko guztietako euskal herriak ibilbide baten bidez lotzea, eta astronomiari, hizkuntzari edo bidaia hark ekarri zuen eraldaketa globalari buruz hausnartzea izango dira, besteak beste, programatutako ekimenen helburuak. Aipatutako ekimen horiez gain, hainbat hitzaldi eta ikuskizun izango dira, bai Getarian bertan bai Euskal Herriko beste udalerri batzuetan.

LEHORRERATZE EGUNERATUA

Bestalde, datorren urtean beteko dira 100 urte lehen lehorreratzea egin zenetik, eta Getariako Udala dagoeneko hasi da 4 urtez behin egiten den ekitaldi horren lanketan. Haritz Alberdi alkateak adierazi zuenez, ekitaldi horren inguruko dibulgazio-jardueren egitarau osoa antolatu nahi da, eta, horrekin batera, lehorreratzea eguneratzea da asmoa, egungo gizartearen aniztasun- eta berdintasun-balioak islatzeko eta eskura dugun informazio berria txertatzeko.

[CAS]

 

PRESENTACIÓN DEL PROGRAMA PARA EL 2021 DE LA FUNDACIÓN ELKANO

El 29 de abril se presentó el programa 2021 de la Fundación Elcano. En el acto participaron el alcalde de Getaria y presidente de la Fundación, Haritz Alberdi, junto al director de la Fundación, Ion Irurzun, y otros miembros de la Fundación: el consejero de Cultura del Gobierno Vasco, Bingen Zupiria, el diputado general de Gipuzkoa, Markel Olano, el diputado de Cultura, Cooperación, Juventud y Deportes, Harkaitz Millán, y la presidenta de Urola Kostako Udal Elkartea, Lourdes Salsamendi.

UN PROGRAMA VARIADO Y AMBICIOSO

Se ha elaborado un ambicioso y variado programa en colaboración con agentes e instituciones del País Vasco y de otros territorios como Chile y Andalucía. Se trata de aprovechar el patrimonio común de los pueblos que viven ligados al mar para estrechar la relación entre nuestro pueblo y otros pueblos relacionados con el primer mundo, así como para seguir generando nuevos conocimientos sobre el hecho que cambió la historia de la humanidad.

NUEVOS CONOCIMIENTOS

En las iniciativas que se han organizado se combinan actividades lúdicas, académicas y divulgativas. Se trata, en primer lugar, de visibilizar la diversidad cultural de los diferentes países, también tratará de conectar los vascos de todos los territorios históricos a través de un recorrido, y, por último, reflexionar sobre la astronomía, la lengua o la transformación global que supuso aquel viaje serán, entre otros, los objetivos de las iniciativas programadas. Además de las iniciativas mencionadas, habrá diversas conferencias y espectáculos, tanto en la propia Getaria como en otros municipios del País Vasco.

ACTUALIZACIÓN DEL DESEMBARCO DE ELKANO

 

Por otro lado, el año que viene se cumplirán 100 años desde el primer desembarco, y el Ayuntamiento de Getaria ya ha comenzado a trabajar en este evento que se celebra cada 4 años. El alcalde Haritz Alberdi señaló que se trata de organizar un programa completo de actividades divulgativas en torno a este evento, con lo que se pretende actualizar el desembarco para reflejar los valores de diversidad e igualdad de la sociedad actual e incorporar la nueva información disponible