COVID-19AREN KRISIA DELA ETA APARKAMENDU SISTEMA BERRIAREN EZARPENA ATZERATU EGINGO DA - LA IMPLEMENTACIÓN DEL NUEVO SISTEMA DE APARCAMIENTO DE RETRASARÁ DEBIDO A LA CRISIS DEL COVID-19

Lar, 18/04/2020 - 09:19

(EUS) Azkeneko Bozeramale Batzordean horrela adostu zuten bi alderdiek.

Apirilaren 7an egindako Bozeramale Batzordean adostu zen, aho-batez, Aparkalekuen Ordenantza berriaren ezarpena atzeratzea. Ekainean, udako denboraldia hasteaz batera, ezartzea aurreikusten bazen ere, azkenean ez da horrela izango. Parte-hartze prozesuaren irizpideak jasotzen dituen ordenantzaren zirriborroa eta sistemaren azpiegitura esleitzeko prozesua hasteko prest izan arren, Covid-19ak eragindako egoera konplexu hau dela-eta, Udaleko bi alderdiek ezin izan dute gaiari buruz behar bezala eztabaidatu. Bestalde, mota honetako ordenantzen ezarpenak egoera arrunt batean zer konplexutasun izan ohi dituen jakinik, eta egoeraren bilakaerak herriko hainbat sektoretan eragingo duen  ziurgabetasunaz jabeturik, Udalak zuhurtziaz aritzea erabaki du. Horrenbestez, ordenantzaren ezarpena hurrengo denboraldira arte atzeratuko da.

Amaitzeko, azpimarratu nahi da Udalak konpromiso betea izaten jarraitzen duela parte-hartze prozesuan adostutako irizpideak jasoko dituen aparkamendu-ordenantza ezartzeko.

Oharra: Herrerieta kalea berritzeko lanak aurrera doaz, eta aurreikusitako motoen aparkalekuak ere bai.

 

 

(CAS) En la Comisión de Portavoces celebrada el 7 de abril se acordó por unanimidad posponer la implantación de la nueva Ordenanza de Estacionamiento de Vehículos. Coincidiendo con el inicio de la temporada de verano, se preveía su implantación en junio, aunque finalmente no será así.

A pesar de tener preparado el borrador de ordenanza con los criterios del proceso de participación y el proceso de adjudicación de la infraestructura del sistema, la  compleja situación provocada por el Covid-19 ha impedido que ambas partes municipales hayan podido debatir adecuadamente sobre el tema. Por otro lado, conscientes de las complejidades que suele tener la implantación de este tipo de ordenanzas en una situación normal, y de la incertidumbre que genera la evolución de la situación en diversos sectores de la localidad, el Ayuntamiento ha decidido actuar con prudencia. Por tanto, la implantación de la ordenanza se retrasará hasta la próxima temporada.

Por último, subrayar que el Ayuntamiento sigue manteniendo el compromiso de establecer una ordenanza de estacionamiento que recoja los criterios acordados en el proceso de participación.

Nota: las obras de reovación de la calle Herrerieta se ejecutarán en brev, así como  las zonas se aparcamiento para motos