BADATOZ INAUTERIAK!!!

Lar, 03/02/2018 - 17:14

INAUTERI-FESTA - EGITARAUA

OTSAILAK 10, larunbata

10:30etik aurrera: ERAKUSLEIHO ONENAK AUKERATUKO DIRA; horretarako, epaimahaiak banan-banan ikusiko ditu apainduta dauden erakusleihoak.
Sari-banaketa arratsaldeko mozorroen desfilearen ondoren izango da.

12:00etan: MOZORRO-POTEO ALAIA, “INCANSABLES” txarangarekin.

18:00etan: Herriko plazan, MOZORROEN DESFILEA, AROS Dj-arekin; haurrekin hasi, eta animatzen diren guztiekin jarraituko da.
*** Mozorro onenak sarituko dira.
IZEN-EMATEA, 16:30ETIK AURRERA PLAZAN BERTAN.
*** Desfilerako musika berezi bat eskatu nahi bada, izen-ematean ekarriko da.

Jarraian: DISKOFESTA, Aros Dj-arekin, 21:30ak arte, plazan.

Eta ....: “INCANSABLES” txaranga, kalez kale.

Bitartean: Gure Txeru dantza-taldeak, “KEINU BAT” EUSKAL HERRIKO INAUTERIEI: “GALTZAGORRIAK” kalez kale.

SARI-BANAKETA
- Larunbat arratsaldean, MOZORROEN DESFILEAren ondoren, sari hauek banatuko dira:
MOZORRO ONENEN SARIAK: KOADRILA ONENA, BIKOTE ONENA, ORIGINALENA ...,
KARTEL-LEHIAKETAKOAK ETA ERAKUSLEIHOEN LEHIAKETAKOAK.

- 2018ko “KARNABALERUENA” izendatuko da.

***Irizpideak: originaltasuna, mozorroen ikusgarritasuna, umore ona, antzezpena.

***ERAKUSKETA: Kartel-lehiaketara aurkeztutako lanak, udaletxeko sarreran ikusgai egongo dira aste osoan, otsailaren 5etik 12ra.

Departamento: