AITOR URRESTI, UDAL ORDEZKARIAREN AURKAKO PINTAKETAK DIRELA ETA, GETARIAKO UDALEAN ORDEZKARITZA DUTEN ALDERDI POLITIKOEK (EHBILDU, EAJ) AHO BATEZ ADOSTUTAKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Ast, 11/12/2018 - 19:06

Getariako Udalak bere gaitzespena adierazi nahi du, atzo, 2018ko abenduaren 11an, Bista Ona parkean Aitor Urresti Getariako Udaleko Zinegotziaren aurka agertu ziren pintaketen aurrean.
Herri mailako edozein kargu publiko herritarrekin zuzeneko harremanean dagoen heinean, honelako ekintzak onartezinak dira eta herritarrak bizitza publikotik aldentzen dituzte. Kontuan izan behar da herritarren parte-hartze politikoa ezinbestekoa gure herria eraikitzen jarraitzeko.
Demokrazia batean ideia ezberdinak hitzaren bitartez eztabaidatzen dira, ikuspegi ezberdinekin, baina helburu bakarrarekin: Getaria aurrera ateratzea. Horrelako jarrerek, ordea, hau oztopatu eta pertsonei min egitea bakarrik dute jomuga.
Horregatik, Getariako Udaleko Alderdi Politikook ondorengoa adierazten dugu:
1.-Getariako Udalak horrelako ekintzak arbuiatzen ditu, inongo momentuan Udal honek ez baititu horrelako erasoak onartuko edozein herritarren aurka.
2.-Getariako Udalak bere babesa eta elkartasuna adierazten dizkio Aitor Urresti udaleko zinegotziari eta bere ingurukoei jasotako erasoaren aurrean.
3.-Getarian eta Euskal Herrian oinarrizko eskubide guztien defentsan egitea dagokigu eta ahalegin guztiak egingo ditugu hori lortzeko. Horregatik horrelako ekintzek ez dute lekurik gurean.

Getarian, 2018ko abenduaren 11a

EH Bildu EAJ-PNV