+55 IKERKETA ZIENTIFIKOA

Ost, 18/10/2019 - 08:37

Eskualdeko boluntario bila dabil Do-Re-Ni proiektua. Zahartze osasungarri eta aktiboan musikak izan dezakeen eragina ikertzeko 55 urtetik gorako 200 boluntario behar dituzte, eta ikerketa zientifikoaren nondik norakoak azaltzeko eta interesa dutenek informazioa osatua jasotzeko, bilera irekia antolatu du udalak. Astelehenean, urriak 21ean, izango da bilera 18:30ean, Jubilatu Elkartean.