Berriak

GETARIAKO GURASO ESKOLAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK

GETARIAKO GURASO ESKOLA

  • 0 - 12 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta.
  • Talde mugatua: ikastaroa egiteko, gutxienez 10 pertsona beharko dira taldea osatzeko.
  • Ordu eta erdiko 8 saio: asteazkenetan 14:30etik 16:00era.
  • Lehenengo saioa, azaroak 18. Bizi dugun osasun egoera dela eta, online izango da.
  • Izena emateko azken eguna: azaroak 13
  • gizartekintza@getaria.eus

Harremanak Elkarteak emandako ikastaroa.

Trafiko mozketa portuan-Txoritonpe eraikinaren estalkiaren konponketak direla

Txoritonpe eraikinaren estalkiaren konponketen dorre-garabiaren muntaketa dela eta, azaroaren 4an eta 5ean trafiko zirkulazioa eten egingo da beheko eskemaren eremuan. Txoritonpeko eraikinaren barrutik behin-behineko desbideratze bat egingo da, erantsitako eskemak erakusten duen bezala. Mesedez, eremu komunek erabat libre egon behar dute.

Barkatu eragozpenak.

 

ASTEBURUAN GETARIARROK MUSEORA!

[EUS]

Eusko Jaurlaritzak EAEn ezarri dituen mugikortasun-murrizketak direla eta, gure hurbileneko komunitateari, Getariako herritarrei, Museoa doan bisitatzeko gonbitea luzatzen diegu asteburu honetan, urriaren 31n eta azaroaren 1ean. Museoa era librean bisitatzeko aukera izateaz gain, bestelako zerbitzu eta jarduera hauek ere antolatu ditugu: