(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

AURREKO ASTEBURUKO MAMUAK UXATU ETA GARAIPENAREN BIDEAN JARRI DIRA BERRIZ ERE GETARIARRAK

AURREKO ASTEBURUKO MAMUAK UXATU ETA GARAIPENAREN BIDEAN JARRI DIRA BERRIZ ERE GETARIARRAK

st, 21/01/2014 – 01:00, AURREKO ASTEBURUKO MAMUAK UXATU ETA GARAIPENAREN BIDEAN JARRI DIRA BERRIZ ERE GETARIARRAK, Getariako Udala

Lagun Onak azken sailkatuari 2-0 irabazita, hamar puntura aldegin dute getariarrek eta arnas pixka bat hartu dute sailkapenaren behealdean.Azpeitiarrek gogor hasi zuten partida eta beraienak izan ziren lehen aukerak. Baina denborak aurrera egin ahala Ketak sendotasuna aurkitu zuen defentsan eta aukerak ez zituzten barkatu. 20. minutuan, Jon Pajaresek egin zuen buruz lehena geldikako jokaldi batean. Gol honek konfiantza eman zion taldeari eta atsedenaldia baino lehen, ia ziurtzat eman zituzten hiru puntuak. Izan ere, 45. minutuan, Aitor Arregik ezker hegaletik erdiratu eta Mikel Mujikak ez zuen barkatu area txikian. Joko ikusgarririk ez zen izan bigarrenean. Ketak bereari eutsi zion eta beldur gutxi sartu zuten azpeitiarrak Endikaren atea inguruan. Ketak horrela, aurtengo lehen garaipena lortu du eta honekin batera beharrezkoak zituzten hiru puntuak.Ketak B-k aldiz,  2-2ko berdinketarekin amaitu zuen bere partida Pasaiaren aurka. Lehen golaren egilea, Jon Gereka izan zen. Area hertzeko falta ezkerrez jaurti eta eskuadratik sareetara bidali zuen baloia.  Baina handik gutxira eta Julen Azpeitiak penaltia geratu ondoren, alderatzean Pasaiak 1-1koa ezarri zuen. Ketakoak atzean sartu eta bisitariek izan zuten baloiaren jabetza. Baina minutu gutxiren faltan, Iker Esnalek 2-1ekoa egin zuen atezainak egindako opari bati esker. Hala ere, Ketak markagailuari ezin eutsi eta azken unean 2-2koa egin zuten pasaitarrek. Puntu banaketa.

X