(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

ARTELATZ-EREMUA LEHENERATZEKO ETA BALIOAN JARTZEKO EGITASMOA

ARTELATZ-EREMUA LEHENERATZEKO ETA BALIOAN JARTZEKO EGITASMOA

Dagoeneko hasi dira Garate-Santa Barbara inguruko Artelatz-eremuaren leheneratze eta balioan jartze lanak. Egitasmo honen helburua artelatz-basoa eta artelatz-multzoak zabaltzea eta hobetzea izango da, eta artelatz-aleak ugaritzea. Ekimena, osorik, Natura 2000 Sareko leku batean burutuko da eta bertarako onartutako kudeaketarako dokumentu gorenak proposatzen dituen norabidean. Lan hauek kostuak 72.915,00€koa izango da eta Eusko Jaurlaritza eta Europar Batasunaren laguntzak %70 gainditzen dute.

Eusko Jaurlaritzak, urriaren 16ko 221/2012 DEKRETUAren bidez Garate-Santa Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatu zuen, eta hura kontserbatzeko neurriak ezarri.

Lan hauek Eusko jaurlaritzako ekonomiaren garapen jasangarritasun eta ingurumen Sailaren diru-laguntzari ezker burutuko dira Europar Batasunaren  FEDER funtsekin kofinantzatuta.

Getaria, 2022ko apirilak 15

                                                     

 

 

 


X