Getariako Udala - 01/04/2020 / 15:09:42
Ast, 01/04/2020 – 15:09
KZgunean konpromisoa dugu teknologia berrietan aurrera egiteko. Horregatik, gure zentroak itxi diren bitartean Coronavirusagatik, telefonoz eta posta elektronikoz laguntza izango duzu zure zalantza teknologiko guztiak argitzeko.
Teknologiaren inguruko zalantzak hezkuntzaren arloan:
KZguneak lankidetzan dihardu Hezkuntza Sailarekin, euskal familiek konpetentzia digitalak areagotu ditzaten (Google Classroom, Google Drive, posta elektronikoa, bideokonferentzia bidezko eskolak…), horrela, zuen seme-alabei gaur egun EAEko ikastetxeek bidaltzen dituzten online zereginetan laguntzeko.
Beste edozein arlotako zalantzak:
Bideo-deia egin nahi duzu? Izapide administratiborik, banku-izapiderik edo Internet bidez erosi behar duzu? KZguneko hezitzaileek teknologia berriei buruzko zure kontsulta guztiei erantzungo diete, eten digitalari aurre egiteko. Ez zaitez atzean geratu, deitu edo idatzi eta lagunduko dizugu.
Bertaratu gabeko gure kanalak:
KZguneak beharrezkoa ikusten du zure gaitasun teknologikora egokitzea. Horregatik, teknologia berriei buruzko gure laguntza-zerbitzua telefono bidezkoa edo posta elektronikoaren bidezkoa da.
Arreta-ordutegia:
Gure arreta ordutegia 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara da, astelehenetik ostiralera.
Kontsultatu gure kanal erabilgarriak:
Deitu edo idatzi zure erreferentzia-zentrora zure kontsultarekin eta lagunduko dizugu.
Horregatik, era horretako kontsultetarako, erabiltzaileek gure kanalak -telefonoa eta posta elektronikoa- erabil ditzakete, eta zalantzak argitzen lagunduko diegu. KZguneen ordutegiak eta harremanetarako modua hemen http://www.kzgunea.eus/eu/urrutiko-asistentzia kontsulta daitezke.