(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

APARKALELU SISTEMA GETARIAN

APARKALELU SISTEMA GETARIAN

Lar, 06/06/2020 – 11:41, APARKALELU SISTEMA GETARIAN, Getariako Udala

2020 UDA – APARKALEKUAK GETARIAN Ekainaren 15etik irailaren 13ra Aurtengo udan, herriko zenbait gunetako aparkalekuak egoiliarrentzat gordeko dira. Guztira, 180 aparkaleku gordeko dira, eta horiek eremu desberdinetan banatuta egongo dira: Sahatsaga Goiko aparkalekua, Herrerieta kaleko Krixketaneko pasabide guztia, Balentziaga kalea eta Potzuaga kalea. Nolanahi ere, herritarrek gainontzeko eremuetan ere aparkatu ahal izango dute. Neurria ekainean zehar jarriko da martxan, beharrezko seinaleak ipini eta moldaketak egin ondoren, eta irailaren erdira arte egongo da indarrean. Hain zuzen ere, udaltzainak arduratuko dira neurria kudeatzeaz. Moilako aparkalekuari dagokionez, urtero bezala 11 langile kontratatu dira portuko aparkalekua kudeatzeko; horrez gain,  Kirol Portuaren aurreko zabalgunean aparkatzean, bisitariek 4 orduko muga izango dute aurrerantzean; herritarrek, aldiz, ez dute ordu-mugarik izango. Bestalde, Artzapeko aldaparen amaieran dagoen lurpeko hondakin-gunea kendu egingo da, eta espazio hori zamalanetarako erabili ahal izango da.

X