Getariako Udala - 06/09/2024 / 09:13:33
Getariako Udalak herritar eta eragileek erabiltzen dituzten hainbat eraikin eta lokal ditu herrian. Udala pixkanaka beraien egoera hobetu eta garai berriek eskatzen dituzten baldintzetara egokitzeko esku-hartzeak ari egiten.
Alondiga da lokal horietako bat. Bertan Gaztelekuko zerbitzua eskaintzen gain, astean zehar hitzaldiak, bilerak etab. egiteko erabili ohi da. Herritarrei eskaintzen zaien zerbitzuaren kalitatea hobetze aldera Udaletik hiru lan egitea baloratu zen. Batetik, berogailuak jartzea. Bestetik, altzari berriak ekartzea eta azkenik, lurra aldatu eta hormak pintatzea. Azken bi aste hauetan egin diren lanak amaitu dira eta 23.487,09€ko kostua izan dute.