Aho batez onartu du Urola Kostako Udal Elkarteak enpresa
Posted in Albisteak
Getariako Udala - 28/05/2020 / 15:20:49
Aho batez onartu du Urola Kostako Udal Elkarteak enpresa eta autonomoentzako zabor tasaren bonifikazioa eta ehun ekonomikoaren EPIak kofinantzatzeko laguntza lerroa.
Ost, 28/05/2020 – 15:20
Aho batez onartu du Urola Kostako Udal Elkarteak enpresa eta autonomoentzako zabor tasaren bonifikazioa eta ehun ekonomikoaren EPIak kofinantzatzeko laguntza lerroa
- Covid 19aren ondorioz itxi behar izan dituzten jarduera guztiei 2020ko 2., 3. eta 4. hiruhilekoetako zabor tasa bonifikatuko zaie. 2020ko bigarren hiruhilekoa %100ean bonifikatuko litzateke, eta hirugarrena eta laugarrena %50ean. 1.450 enpresari eragingo lieke neurriak.
- Bestalde, enpresa, autonomo, merkatari edo ostalariek ireki ahal izateko egin beharko dituzten segurtasun- eta prebentzio-neurri sanitarioak betetzeko inbertsioak kofinantzatuko dira: eskularruak, maskarak, EPIak, gel hidro-alkoholikoa, manparen ezarpena… 400.000 euro bideratuko dira funts honetara. 800 bat enpresek baliatuko dute laguntza.