(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

Ongi etorri errefuxiatuak banderolak jartzeko gonbidapena luzatzen diegu herritarrei

Ongi etorri errefuxiatuak banderolak jartzeko gonbidapena luzatzen diegu herritarrei

“Ongi etorri errefuxiatuak” banderolak jartzeko gonbidapena luzatzen diegu herritarrei

Igandean, ekainaren 20an, Errefuxiatuen Nazioarteko Egunarekin bat egingo dugu Getariako ELAN-Euskadik eta udalak; hala, Ongi etorri errefuxiatuak lema daraman bandera balkoietan jartzera gonbidatzen ditugu herritarrak. Aurreko bi urteetan bezala, aurten ere, 6 euroren truke banderolak eskuragarri egongo dira turismo bulegoan.

Nazio Batuen Erakundearen arabera, 2019. urte amaieran, 79,5 milioi pertsona bizi ziren euren etxeetatik urrun gerren, biolentziaren eta oinarrizko eskubideen urraketen ondorioz –horietatik 30-34 milioi 18 urtetik beherako haurrak ziren–. Indarrez lekualdatutako pertsona horiek munduko biztanleriaren %1a osatzen dute, gaur arte erregistratutako zifrarik altuena.

Ia 80 milioi lagun horietatik 29 milioi errefuxiatuak ziren. Era berean, 45,7 milioi barne lekualdaketa izan ziren.


X