(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

HAURREK ETXETIK KANPO JOAN-ETORRIAK EGIN AHAL IZATEKO BALDINTZAK

HAURREK ETXETIK KANPO JOAN-ETORRIAK EGIN AHAL IZATEKO BALDINTZAK

HAURREK ETXETIK KANPO JOAN-ETORRIAK EGIN AHAL IZATEKO BALDINTZAK

6 aste daramatzagu konfinamendu egoeran eta modu berezian hainbat giza-taldetan bereziki eragiten ari da, besteak beste gure etxeetako txikienetan. Argitaratu berri den aginduak alarma-egoera indarrean dagoen bitartean haurrek etxetik kanpo joan-etorriak egin ahal izateko baldintzak zehazten ditu eta udalak horien berri eman nahi du.

Baimendutako joan-etorriak:

  • NORK? 14 urtetik beharako haurrak eta heldu arduratsu bat; gehienez hiru haurrek osatutako taldeetan.
  • NON ?Erabilera publikoko bide edo espazioetan.
  • NOIZ? Eguneroko ibilaldi bat: gehienez ordubeteko iraupena; 9: 00etatik 21:00etara.
  • NORA? Gehienez kilometro bateko distantzia adingabearen bizilekuarekiko,

 

Auto-babeserako baldintzak

  • Eguneroko paseoan, pertsonen eta hirugarrenen arteko distantzia gutxienez bi metrokoa izango da.
  • Era berean, bete egin beharko dira COVID-19ren aurkako prebentzio- eta higiene-neurriak, osasun-agintariek adierazitakoak.

 

Baimendutako lekuak

  • Erabilera publikoko edozein bide edo eremutatik zirkulatu ahal izango da, baimendutako natur-gune eta berdeguneetatik barne, betiere adingabearen bizilekuarekiko kilometro bateko gehieneko muga errespetatzen bada.
  • Ezingo da aire zabaleko haurrentzako jolas-guneetara sartu, ez eta kirol-instalazioetara.
  • Hondartzara joan leike baina bainatu ez.
  • Jolas-parkeak itxita jarraituko dute.

 

Herri bezala, getariarron lehen helburua Covid19aren hedapena saihestea da eta orain bitartean denon jokabidea bikaina izan da eta etorkizunean ere horrela izango dela ez dugu dudarik. Bide horretan jarraitu behar dugu eta herritarrei eskatzen diegu arduraz jokatzen jarraitzea eta babes neurriak ez lausotzea.Animo eta pazientzia,  elkar zainduz aterako gara honetatik!Atxikiturik duzue Gobernu Agindu osoa.

 

I. DISPOSICIONES GENERALES MINISTERIO DE SANIDAD (BOE)

Covid-BOE-A-2020-4665

 


X