(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

“Emakume Raketistak. Lehen eta Orain” dokumentalaren emanaldia

“Emakume Raketistak. Lehen eta Orain” dokumentalaren emanaldia

Ast, 03/03/2020 – 10:00

“EMAKUME RAKETISTAK. Raketistiak Lehen eta Orain” DOKUMENTALAREN EMANALDIA.
Ondoren, SOLASALDIA dokumentalaren egileekin.
19:00etan, Iturzaeta aretoan.
Sarrera libre edukiera bete arte.

Emakume pilotari profesionalak ezagutzeko bidaia aurkezten dizuegu. Ez bat eta ez bi, ehunka emakume izan ziren raketista profesional Espainiar Estatuan nahiz Ameriketan propio zabaldutako frontoietan. Eta gu erabat ezjakin izan gara. Raketisten gaia gordea egon da, sekretua bailitzan.
Egiaztatzea lortu dugun informazioarekin 1917tik 1980ra bitarte iraun zuen modalitatearen berri ematen dugu, ikuspegi orokorra izan dezazuen. Argazki, agiri, ilustrazio eta egunkariez gain, “Agustina”, “Ramonita”, “Asteasu”, “Emili”, “Soroa” eta “Larramendi I” ezagutzeko aukera izango duzue. Emakume aurrerakoi hauek frontoi barruan nahiz kanpoan izandako bizipenen berri emango digute, norberak bere larruan bizitakotik. Gezurra dirudi, “Soroa” salbu, gainerako bost lagunek 90 urteren buelta dutenik. Bidai on.


X