(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

GETARIAUZOLANEAN: BALANTZEA, ARGAZKIAK, HURRENGO DEIALDIA

GETARIAUZOLANEAN: BALANTZEA, ARGAZKIAK, HURRENGO DEIALDIA

Ast, 14/10/2014 – 02:00

Pasa den larunbatean GetariAuzolanen egitasmoaren lehen ekintza burutu zen herrian, eta balantze positiboa egiten dugu, herrian Udalak sustatuta halako zerbait egiten den lehen aldia baita. Hemendik aurrera ere, urtero auzolanean zerbait egiteko asmoa dago, auzolanaren kultura piztu eta herrian barneratzeko.Guztira, 20 herritarrek hartu zuten parte bertan, jatorri, adin eta lanbide desberdinetakoak, eta goiz osoan zehar oso giro ona egon zen bertaratutakoen artean.Goiz-goizetik ekin zitzaion lanari, eta eguerdiko 13:00ak artean han egon ziren herritarrak Katxapo eta inguruak txukuntzen: eskoba pasa, eraikina barrutik eta kanpotik pintatu, atxurrarekin lurra nibelatu… Guztien artean lan asko aurrera ateratzea lortu zen, eta emaitza begien bistakoa da argazkietan ikus daitekeen moduan.Ondoren, hainbesteko lana egin ostean, plaza berduran otordu eder bat egin zuten elkarrekin tertulian, eta azkenik bakoitza bere etxera joan en, egindako lanaz eta bizitako esperientziaz harro.Hala ere, lantxo batzuk geratu dira egiteko, eta horiek bukatzeko, datorren larunbatean, urriak 18, bigarren deialdia egongo da. 8:30etan plazan geratuko dira, eta handik Katxapora abiatu. Goiz osoan zehar egongo dira bertan, bertan, goizean zehar bertaratu nahi duen edonor, edozein ordutan azal daiteke bertara, ongietorria izango da ta.


X