(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

KURSAAL ESZENA. Kursaalera joateko autobus zerbitzua Getariatik

KURSAAL ESZENA. Kursaalera joateko autobus zerbitzua Getariatik

Maiatzak 29, igandea (Kursaal Auditorioa, 19:00)

Dantza Konpainia Nazionala “Giselle”

Joaquin de Luz, koreografia

Adolphe-Charles Adam, musika

Dantza Konpainia Nazionalak, espainiar  erromantizismoaren ikuspegitik sortutako Giselle balletaren bertsio berri bat aurkezten du. Obra hori ballet klasikoaren gailurretako bat bilakatu duten elementuak baztertu gabe,
Giselle honetan ikusgai izango dira, halaber, escuela bolera deritzona eta espainiar tradizioak, Bécquer-en poesia iturri hartuta.

 Datorren maiatzaren 29an, igandean, dantza emanaldia izango da Donostiako Kursaal aretoan. Saiora joan nahi duten getariarrek autobusa doan izango dute. Saioa 19:00etan hasiko da, eta autobusa 17:50ean pasako da autobus geltokitik.

Nork bere sarrera erosi behar du

Kontzertura joan nahi dutenek beren kasa erosi behar dute sarrera Kursaalaren webgunean www.kursaal.eus.

Sarrera erositakoan, autobuseko tokia erreserbatu behar da, infoturismo@gmail.com          helbidera idatzita ala 943 14 09 57 telefonora deituta.

Sarrerak hainbat preziotan erosi daitezke, tokiaren arabera.

 

Ordu Gaztea / Langabetuak

Langabetuek eta 30 urtetik beherakoek 3 euroan erosi ditzakete sarrerak. Horretarako, sarrera (autobuseko tokia bezelaxe) erreserbatu behar dute 943 14 09 57 telefonora deituta. Behin erreserba eginda, kontzertuaren egunean, Kursaaleko leihatilara jo behar dute eta adina (Ordu Gaztea) edo lan-egoera (langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu. Lekua leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da.

Autobuserako izena emateko azken eguna maiatzak 23a izango da.


X