(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

Lan eskaintza; udaltzaingoko laguntzailea

Lan eskaintza; udaltzaingoko laguntzailea

Udaltzaingoko laguntzailea behar da 2022ko udan trafikoa eta aparkalekua kontrolatu eta arautzeko (TAO).
Ezinbesteko baldintzak: 18 urte baino gehiago izatea eta derrigorrezko hezkuntza amaituta izatea, aurrekari penalik ez izatea (nahitaezko agiriak aurkeztea), funtzioak betetzea eragozten duten gaixotasun fisiko edo psikikorik ez izatea (nahitaezko agiriak aurkeztea), B-1 gidabaimena izatea, zerbitzuaren erabiltzaileak ulertu eta artatzeko behar adina euskara jakitea (titulaziorik ez dutenei ahozko proba egingo zaie).
Baloratu beharreko baldintzak: esperientzia lan mota honetan, ingelesa eta frantsesa, langabezian egotea, familia-kargak izatea, Getarian bizitzea
Kontratuaren iraupena: 4 hilabete
Gutxi gorabeherako soldata gordina: 1.813,88 euro
Lanaldi mota: osoa, 10: 00etatik 20: 00etara, astelehenetik igandera, eta astean bi atseden-egun txandaka (nahitaez ez datoz bat asteburuekin).

 


X