(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

ZUMAIAN, MUTIL KADETE MAILAN GETARIA TXAPELDUN!

ZUMAIAN, MUTIL KADETE MAILAN GETARIA TXAPELDUN!

Ast, 18/02/2014 – 01:00

Igandean eguraldiak tregua eman zuen eta azkenean azkenean ospatu ahal izan zen, Zumaian, 2014ko Gipuzkoako Batel Ligako 7. Jardunaldia.Egutegian zazpigarrengo jardunaldia aurreikusita zegoen, baina praktikan hirugarrena izan da, azkeneko hiru asteburuetan, eguraldi txarrarengatik, lau jardunaldi suspenditu behar izan baitira.Getariako Arraun Taldeko neska-mutilek, orokorrean, nahiko ondo aritu dira, nahiz eta uraren korrontea dela eta, aldeak handiak izan ziren estropadetako luzera batetik bestera.Lehendabizi parte hartzen mutil infantilak izan ditugu. Estropada nahiko polita egin zuten. Denera 16 batelek parte hartu zuten eta gure ontziak orain arteko emaitzari onena lortu zuen, laugarrena, irabazlea izan den Orio A ontzitik 40 segundora.Mutil kadete mailan 22 batelek hartu zuten parte. Horietatik gureak bi ontzi izan ziren, eta benetan emaitza oso onak izan zituzten. Irabazlea gure taldeko A ontzia izan zen. B ontziak ere emaitza ona izan zuen; laugarrena izan bai zen, ia hamazazpi segundora. Aurreko jardunaldiarekin konparatuta, postuak trukatu egin dituzte gure bi ontziek.Neska jubenil mailan gure batelak ez zuen egunik onena izan. Laugarrenak izan ziren Tolosaldea gailendu zenetik hogeita zortzi segundora. Denera lau batelek parte hartu zuten maila honetan. Lehendabiziko jardunaldiaren emaitza berdina izan zuten, Mutil jubenil mailan aurreko astekoaren antzeko emaitzak izan zituzten. 14 ontzik hartu zuten parte. Maila honetan gure taldetik bi ontzi izan genituen. Irabazlea Tolosaldea ontzia izan zen. Getaria A ontzia 5. izan zen, 9 segundotara, eta Getaria B ontzia 11.a, 51 segundora. Datorren larunbatean Pasai Donibanen ospatuko da batel ligaren 8.go jardunaldia.Bateletik aparte, larunbatean XX. Oriaren Traineru Jaitsiera ospatu zen. Gure taldetik hiru traineruk parte hartu zuten. Jubenilak hirugarrenak izan ziren. Neskak, “Getaria-Zarautz” traineruarekin, seigarrenak helmugaratu ziren, eta mutil seniorrak hamargarrenak.Aupa Getaia!!!!


X