MARTXOAK 8, EMAKUME LANGILEAREN NAZIOARTEKO EGUNA. UDAL ADIERAZPENA
Publicado el Noticias
Getariako Udala - 06/03/2021 / 10:52:46
Lar, 06/03/2021 – 10:52
Udal honek, bere eskumenen esparruaren barruan, honako konpromisoak hartzen ditu:
- Getarian I.go Berdintasun plana diseinatzea eta epe ertain baterako plangintza definitzea. Horretarako, datuak aztertu eta udaleko eta herriko eragileen partaidetza bultzatuz, genero berdintasunaren diagnostikoa 2021ean egitea.
- Herriko eragileekin elkarlanean gizartean zaintza antolatzeko ereduari buruzko eztabaida bultzatzea, bizitza erdigunean jartzean oinarritzen den ikuspuntu feminista batetik abiatuta, zaintzaren erantzunkidetasun sozial eta komunitarioranzko bidean.
- Genero-ikuspuntuari arreta jartzea, kolektibo zaurgarrienen egoerari eta beharrizanei, baita COVIDaren ondorioei aurre egiteko neurriak martxan jartzerakoan.
- Mugimendu feministari eta beraien aldarrikapenei sostengua eta babesa ematea, berdintasun erreal bat lortzeko bidean.
Azkenik, Getariako mugimendu feministak Emakume Langilearen Nazioarteko egunaren harira egindako deialdiarekin bat egiten dugula adierazi nahi dugu. Eta herritarrak animatu nahi ditugu Mariñakek martxoaren 7an, eguerdiko 12:00etan, deitu duen elkarretaratzean parte hartzera, beti ere COVIDaren aurrean, prebentzio eta babes neurri guztiak bermatuz.