(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

KURSAALA ESKURA: GETARIATIK KURSAALERA AUTOBUSA DOAN – Urtarrilak 15, Yuja Wang & Chamber Orchestra of Europe

KURSAALA ESKURA: GETARIATIK KURSAALERA AUTOBUSA DOAN – Urtarrilak 15, Yuja Wang & Chamber Orchestra of Europe

Ast, 02/01/2018 – 14:59

Hurrengo emanaldia:
– Urtarrilak 15 Yuja Wang & Chamber Orchestra of Europe (sarrera norberak erosita http://www.kursaal.eus/eu/agenda/yuja-wang-chamber-orchestra-of-europe/, autobusaren erreserba urtarrilak 9 arte 943140957 info@getariaturismo.eus)
Kontzertuak 20:00etan hasiko dira eta autobusa 18:50ean aterako dira autobus geltokitik.

Kontzertu hori gozatu nahi izanez gero, pausu hauek jarraitu beharko dira:

Prozedura:
 Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi beharko dute kontzerturako sarrera:
http:// www.sarrerak.kursaal.eus

 Behin sarrera erosita, interesdunek euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute:
Getaria: info@getariaturismo.eus / 943 140957

 Autobusa — Getaria: 18:50, autobus geltokia

 Ordu Gaztea: langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da: Getariako turismo bulegoa, 943 140957
Behin beharrezko erreserbak eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).


X