(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

KALEKO EUSKARA ZERBITZUA MARTXAN

KALEKO EUSKARA ZERBITZUA MARTXAN

Ast, 11/11/2014 – 01:00

Urola Kostako Udal Elkarteak eta eskualdeko udalek Kaleko Euskara Zerbitzua jarri dugu martxan, berriro ere, gizarteko hainbat esparrutan euskararen erabilera bultzatzeko asmoz. Aurreko aldian bezala, zerbitzu bereziak eskualde osoan egingo du lan, Zumaiatik hasi eta Orioraino, eta, besteak beste, kirolean, merkataritzan eta ostalaritzan eragiteko helburua dauka.Proiektua garatzeko Udal Elkarteak 3 pertsona kontratatu ditu, urriaren 15etik 2015ko apirilaren 14ra eta dagoeneko lanean ari dira. Eli Epelde, Irati Agirreazaldegi eta Julio Lopez dira hiru lagun horiek eta udaletako eta Udal Elkarteko euskara zerbitzuen gidaritzapean ari dira lanean.


X