(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

Itsasotik Herrira, sormen olatua, larunbatean, urriaren 13an, iritsiko da Getarira!

Itsasotik Herrira, sormen olatua, larunbatean, urriaren 13an, iritsiko da Getarira!

Ast, 10/10/2018 – 20:45

Itsasotik Herrira olatua larunbatean, urriaren 13an, iritsiko da Getariara, goizez.
11:30etik eguerdira bitartean, sormen, kultura eta gastronomia eskaintza zabala izango da. Bereziki, txikienei bideratutako hainbat ekimen antolatu da Getarian.

Olatua Zarauztik iritsiko da 11:30 aldera. Izan ere, ITSASOARI 8 BEGIRADA bizipen-ibilbidea Getarian bertan amaituko da.

Jarraian, Open Lab Urola Kosta ekimenaren baitan, 3D inprimagailuekin batel prototipoak egiten ikasiko dute umeek. 3D inprimagailuen puntako teknologia eta esku-lana uztartuz, neurri txikiko batel bana egiteko aukera izango dute parte-hartzaileek.

Ondoren, haurrek beraiek egindako bateltxoak uretaratuko dira; frontoian bertan, horretarako propio jarriko den igerilekuan.

Ondoren, Maisorren eskutik, 13:15 aldera, antxoa tailerra izango da. Herriko txikienek zein helduek, antxoak kontserban prestatzeko jakin beharreko urrats eta sekretu guztiak ezagutzeko aukera izango dute. Tailerra frontoian bertan izango da.

Bestalde, 12:30ean, Javier Carballoren eskutik Diaporama emanaldia eskainiko da Berdura Plazan. “Egurretik Altzairura” izeneko emanaldian, eskualdeko ontziek izan duten bilakaera erakutsiko da.

Gainera, goizetik eguerdira bitartean, ikusgai izango dira frontoian Beduola Elkarteak berreskuratutako hainbat batel.

Kosta Gastronomikaren baitan, Txakolinaren Txinparta izeneko esperientzia bizitzeko aukera ere zabaldu da. Txakolindegira egingo den bisita bertako produktuen dastatzearekin amaituko da. Esperientzia honetan parte hartu ahal izateko, aurretiazko izen-ematea ezinbestekoa izango da. Erretserbak bideratu edota informazio gehiago eskuratzeko, Getariako Turismo Bulegora jo behar da.

Itsasotik Herrira, sormen olatua, urriak 12-13, egitaraua hemen https://www.itsasotikherrira.eus

http://www.urolakosta.eus/eu/itsasotik-herrira


X