(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

HONDAKINEN MURRIZKETAN ETA BIRZIKLAPENEAN SAKONDUZ

HONDAKINEN MURRIZKETAN ETA BIRZIKLAPENEAN SAKONDUZ

Ost, 13/06/2014 – 02:00

Hondakinen murrizketan eta birziklapenean sakontzea da Udalaren helburu nagusienetako bat, eta zentzu horretan azken aste eta hilabeteotan eman diren hainbat hobekuntzen berri eman nahi diegu getariarrei:- Kaleko zaborrontzi arruntak zeuden lekuetan (non dena nahasita bota ohi zen), orain lau ontzi jarri ditugu, hondakinen lau frakzio ezberdinak berezita jasotzeko: organikoa (marroia), papera eta kartoia (urdina), ontzi eta plastikoak (horia) eta errefusa (grisa). Horrela, herriko 18 puntutan egin da hobekuntza hau, eta herritarrei kalean ere birziklatzeko erraztasun gehien ematea da lortu nahi dena. – Lehen zeudenez gain, landa eremuan3 ekarpen gune berri egin dira: Eitzagako bidegurutzean, Abeta baserri ondoan eta Indaux-ko bidegurutzean. Hauetan ere hondakinen lau frakzio nagusiak jasotzeko aukera izango da. Honekin, landa eremuan bizi direnei ere birziklatzeko aukerak eskaintzea izan da Udalaren asmoa.- Landa eremuari lotuta,  eta gure eskualdeko Udal Elkartearen eskutik, Autokonposta kanpaina bat egingo da horretarako aukera potentziala duten biziguneetan. Helburua organiko ahalik eta gehiena konpostatzea izango da. – Bestalde, ikatzaren errautsak jasotzeko ontzi berri bat ere jarri da Mariñelak Elkartearen parean, proba modura. Izan ere, hondakin mota hau ere birziklagarria da, eta bereizita biltzeko aukera egongo da hemendik aurrera.- Auzokonposta zabaltzeko beste pausu bat eman da, Sahatsaga beheko  eremuan auzokonposta-gune berri bat ezarrita. Herrian pixkanaka saretzen ari da auzokonposta, eta honek birziklapenean duen eragin garrantzitsua azpimarratu nahi dugu Udaletik.- Organikoa bereizi nahi duten herritarrek kubo marroia Udalean eskuratu dezaketela ere gogorarazi nahi dugu. Udala prest dago behar diren azalpen guztiak emateko gerturatzen den edonori. Azken 3 urteotan asko handitu da etxean organikoa ere bereizten duten getariarren kopurua, eta hemendik aurrera ere bide berean jarraitzea nahiko genuke.Horrenbestez, herritar guztiak animatu nahi ditugu birziklapenean inplikatzera, Getarian eskura ditugun aukera ezberdinak erabiliz: autokonposta, auzokonposta edota edukiontzien erabilera egokia. Pixkanaka, eta urtez urte handitzen doa birziklatzen duten herritarren kopurua, eta herriko birziklatze tasa ere neurri berean hobetuz doa: 2013an %30,80koa izan zen, 2010ean (%21,23)baino ia 10 puntu handiagoa. Aurrera begira ere, Udaletik herritarrei ahalik eta erraztasun eta hobekuntza gehien eskaintzen ahaleginduko gara.


X